2022-Urte amaiera… eta beste baten hasiera

2022 bukatu eta 2023 dagoneko hasi dugula ba!! Gu ere harrituta geratu gara 2022n 31 aktuazio izan ditugula konturatu garenean!

31 aktuazio, … afari, … bazkari, … parranda… (zenbakiak badakizkigu baina… 🤭) Gure abestiak esaten duen bezala, festa eta parranda gustatzen zaigu ta… 🕺🏻💃🏼

Mila esker gurekin jotzea etorri zareten guztiri, gurekin kontatzen segitzen duzuenoi, eta Burrunbazale zareteneoi!

2022ko momentu politt guztiak sartzeko gehiegi direnez, polittenak aukerau dittugu zuekin partekatzeko!


Ea 2023 honetan bide honetatik jarraitzen deun! ☺️

2022-Postpandemia????

Hala ote? Hori nahi, behintzat!

Eguraldi txarrak hasi du eguna, baina ostartea izan da eguerdian. Ezin fiatu, halere! Baina Burrunbazaleren doinuek samurtu dizkigute barruak denoi… Ai! Ametsek ere elikatzen dute eta, euripean bada ere, estimatzen da zuek hor egotea!

2007a zen. Martxoaren 1a. Beti Argiren entseguak baino gehiagotan jo nahian, taldetxoa egin zen, nora zihoazen gehiegi definitu gabe. Musika gehiago jo nahi zuten eta kitto! Horrela gorpuztu zen taldea eta behin eta berriro aldatzen joan ziren kideak: batzuk kanpora joan ziren bizitzera edo ikastera, beste batzuk guraso dira gaur eta lan gehiegi batera egiteko… Euri asko, iñauteri asko, Sansebastianak, hango eta hemengo festak…, baina nork espero zuen pandemia bat? Muturreko handia eman dio gaitzak eguneroko biziari, orokorrean, eta zer esango dugu estilo honetako jardunei eman dienaz! Larritasunetik atera nahian hasi ziren entseguak kalean eta ez gutxik eskertu dugu burrunba!

Gaurkoan itxaropenak tira egiten du, gorantz… Ea ahazten dugun ametsgaiztoa! Ea elkarrekin ibiltzeko aukera dugun!

Gaur da murrizketarik gabeko lehen asteburua. Batxiko ikasleak ebaluazioan murgilduta daude, baina… laster datorkie atsedena! Eta hortxe datorkigu belarrietara halako burrunba alai bat… Iñauteriak ote? Kaldereroak ote?… Burrunbazale Eguna power!

ITXAROPENA da! Larga vida al rock&roll!