| Burrunbazale Tx...'s profileBurrunbazale TxarangaPhotosBlogLists | Help |
|
September 06 Ibarrako festakAtzean geratu zaigu uda..., bukatu zaizkigu oporrak eta urte saio luzea geratzen zaigu lanerako... Uf! Gure txarangerok ez dira arpa jotzen aritu, hemen eta han ibili dira eta elkarrekin jotzeko astia ere hartu dute. Helduen tanborrada jo zuten Ibarran eta oso gustura aritu ziren. Ibarrakoekin entsegu bakarra egin zuten eta Ordiziako lainezak atzean utzi beharrean izan ziren: hura jotzea! Kale luze hartan ederki entzun zen danborren eta Burrunbazaleren soinua. Afaria ere ez zen makala izan: oilaskoa eta langostinoak nonahi! Itsasokoak eta Ibarrakoak. Larruebete jan eta... txarangero batzuek ez ziren hurrengo goizera arte erretiratu... Kotxe bila, biharamunean joan behar izan zuten!! Baina, gogoeta ederra geratu zen Ibarrako festaz. Bai, jauna! TrackbacksThe trackback URL for this entry is: http://burrunbazaletxaranga.spaces.live.com/blog/cns!E6D5886DB1D227EB!411.trak Weblogs that reference this entry
|
|
|