| Burrunbazale Tx...'s profileBurrunbazale TxarangaPhotosBlogLists | Help |
|
March 28 KorrikaIruñea atzean utzi eta Gipuzkoarako bidean da. Donostiara iristean, Mikel Laboa abeslaria izango dute gogoan eta Donostiako Antiguo auzoan bere emazte eta alabak hartuko dute Korrikaren lekukoa.
San Adrian, Azkoien, Faltzes, Pitillas, Erriberri, Lerga... eta ostegunean Ordizia! Baina Burrunbazalek ez du ostegunera arte itxaron eta gaur bertan hasi da puzka. Hotza Enparantza Nagusian, baina baliente-baliente hasi dira neska-mutilak txaranga inguruan elkartzen. March 01 2 urte!Zorionak, Burrunbazale! 2 urte bete dituzu!
Azkarrago hasi zineten, txarraka-txarraka, elkartzen, baina 2007ko martxoaren 1a duzue jaotegun ofiziala. Zorionak! IñauteriakPasatu dira iñauteriak eta, pixkanaka, errekuperatzen joan gara. Burrunbazale Tolosan izan zen eta muturrak puztuta ekarri zituen. Bergarakoa ere ez zen txantxa izan! Larunbatean ez zen giro en la Euskadiprofunda! Ene!
Orain, bare-bare gaude. Gerra ondorengo patxada gainean... Argazki batzuk ondo etorriko litzaizkiguke, baina ez dago bada... December 27 II. Burrunbazale EgunaGaur gure txaranga II. Burrunbazale Eguna ospatzen ari da. Iazko esperientzia aparta izan zela eta aurtengoa ezin ospatu gabe utzi! Horregatik agertu zaizkigu txapela buruan, zuria baino zuriago! Euriak ere tartea utzi du, txarangaren doinuak entzun nahian edo... Ondo pasa Burrunbazale Eguna eta ondo amaitu urtea! December 14 Aupa, Petas!Miguel Angel Azkarate, Petas, 48 urteko musikari tolosarra dugu eta Iraunkorrak eta Nekaezinak txarangetako kide.
Uda iluna izan zen Miguel Angelentzako, uztailaren 16an buruko infarto batek jo eta 19 egunez UCIn sartu baitzuten. 4 hilabete eman zituen Donostiako Ospitalean eta, azkenik, Arrasateko Aita Mennira trasladatu zuten, berehala aurrerapen nabarmena atzeman zitzaiolarik. Baina Miguel Angelek beharko lukeen tratamenduak 3 eta 6 hilabete eskatzen ditu eta kostua jasan ezina litzateke bere sendiarentzat, hileko 8.000 euro inguru behar baitira. Egoera honen aurrean, Petasen familia eta lagunek plataforma bat osatu zuten, diru mordoxka biltzeko era ezberdinak baloratuz. Petasen bi afizio handiak musika eta kirola ziren eta hementxe izan ziren Juanma Lillo, Real Sociedadeko entrenatzailea, Eñaut Zubikarai atezaina eta Petasen hiloba, Peli umorista, Iñaki Arratibel medikua eta txaranga, musikari, soziedade eta asoziazio ezberdinetako ordezkariak. Antolaketa horren ondorio izan da gaurkoa. Ostartea izan dugu goizeko poteoan eta euriek atseden hartu dute Tolosan, txaranga ezberdinen soinuak Tolosako alde zaharreko kaleetan lasai-lasai entzun ditugularik. Bazkaria Tingladon izan da eta garai horretan hasi dira zaparradak, baina bost axola! aterpean geunden-eta. Txaranga, dultzainero, txistulari, trikitilari eta nafar jotikak desafio egin diote eguraldiari (aterpean, klaro!) eta 700 pertsonetik gora urratu dituzte eztarriak bertan. Divinus Catering-en laguntza izan da otorduaren antolaketarako (300 otordu bere kontura izan dira!): menestra, txekor karrilerak, brazogitano, kafe, kopa eta Homenaje ardoa 25 eurotan. Izango dira ekintza gehiago: futbol partida bat Berazubin, Leidorren umore saioa, saski baten zozketa... Enpresa ezberdinen laguntza ere izan da eta bi kontu ireki dira norbanakoen laguntzak jaso ahal izateko:
Aupa, Petas! Burrunbazale Txaranga ere zurekin dago! Hementxe duzue Koskola Txaranga bazkariaren bukaeran.
December 01 MIKEL LABOA hil daOctober 26 2008- Bai Euskarari OrdizianAspaldiko partez, kontu kontari gatozkizue oraingo honetan.
Ahaztu zitzaigun Eskarabilako festen berri ematea... Primeran ibili ginen, baina datorren urterako utzi beharko dugu kontu hori.
Aste guztia daramagu Ordizian Bai Euskarari lelopean eta Burrunbazalek ere bere aletxoa jarri nahi izan du festa honetan. Atzo ikusi genuen txaranga ordiziarra, plenoal15 batean. Batzuek futbol partidua jokatzetik etorri ziren Izaletik eta besteak, berriz, saskibaloiko partidua jokatzera joan ziren su batean Donostiarantz. Tarte aparta eskaini zuten, ordea, motza eta bikaina. Hementxe utziko dizuegu tanta bat!
Ikusteko arazoak badituzue, hobeto ikusiko duzue bere helbidean: http://www.youtube.com/user/Burrunbazale
July 24 Ordiziako festak: txupinazoaAurreko larunbatean hasi ziren haurren festak Ordizian.
Bero galanta egin zuen eta betiko komitiba firi-firi joan zen bat bestearen atzean: txistulariak, erraldoiak, trikitilariak eta Burrunbazale Txaranga. Atzean, festaren gose zen konta ezininezko ordiziar pila saltoka geratu gabe. Errekorra egin zuen Burrunbazalek larunbatean, bide guztian zehar ez baitzuen trago bat ere edateko aukerarik izan. Geldiunetan, pieza bukatzen ari zen bitartean, taberna jendez betetzen zen eta tabernariek ez zuten begirune berezirik izan, txarangari berehala edariak ateratzen. Likido desiratua eskuratu baino lehen, komitibak aurrera egiten zuen eta Burrunbazale "de sekano" berriro ere! Txarangako kideren bat libratu egin beharko du horrelako lanetarako, ez baita broma sekulako bero zaharra denean, firi-firi lehor-lehor aritzea! Gaurkoan ez du Burrunbazalek txupinazoa jo, Lagunak txarangak baizik. Lainoak ditugu zeruan eta ez du larunbateko infernu hura ematen. Ea txaranga honek guk baino zorte hobea duen! Suziria gure Jon Urteagak bota du Barrenan. Bai. Barrenan izan da txupinazoa eta, harrigarria bada ere, momentu horretan udaletxeko grua lanean zebilen. Badakigu obrak luze joko duela, baina antolaketa kontua da udaletxea festatan kuxidade horretan mantentzea, itsusi, arriskutsu, erosotasunik gabe... Izango da arrazoiren bat... Burrunbazale Txaranga Idoiaga Plazan izango dugu berehala, El Albero zezenzaleen peñak antolatutako bigantxak eta koadrilen arteko IV. bigatxa futbol txapelketa alaitzen. Aupa, Burrunbazale! Ondo pasa festak! June 28 Ordiziako Musika Eskolak 25 urte bete dituAtzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz.
Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda. Badugu zer ikasia gure 25. urteurrena ospatzen dugunerako!
1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute. Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi.
Burrunbazale Txarangak urte askotarako oparotasuna opa dizuegu!
June 23 San Joan bezperaJune 15 Boluntarioen I. AzokaAtzo, Ordiziako Enparantza Nagusian Boluntarioen I. Azoka izan zen eta 14 elkartek eta taldek euren postuak jarri zituzten plazan informazioa banatzeko. Elkarteek euren saltokiak jarri zituzten plazan eta haietako batzuk postua erakusketekin edota umeentzako jolasekin osatu zuten. May 31 Aspanovas Ordizian II
May 30 ASPANOVAS Ordizian
Futbola
April 06 Ampo Ordizia: Zorionak!
April 01 Gaztetxearen urtemuga
February 07 TOLOSA: Inauteriak
January 26 SAN SEBASTIAN egunaAurreko larunbatean estreinatu zen Burrunbazale jai honetan. Astelehenean ezin izan genuen asko jakin, kideak lanera eta eskolara etorriarren, dekuerpopresente, egon baitziren soilik. |
|
|