| Burrunbazale Tx...'s profileBurrunbazale TxarangaPhotosBlogLists | Help |
|
|
December 14 Aupa, Petas!Miguel Angel Azkarate, Petas, 48 urteko musikari tolosarra dugu eta Iraunkorrak eta Nekaezinak txarangetako kide.
Uda iluna izan zen Miguel Angelentzako, uztailaren 16an buruko infarto batek jo eta 19 egunez UCIn sartu baitzuten. 4 hilabete eman zituen Donostiako Ospitalean eta, azkenik, Arrasateko Aita Mennira trasladatu zuten, berehala aurrerapen nabarmena atzeman zitzaiolarik. Baina Miguel Angelek beharko lukeen tratamenduak 3 eta 6 hilabete eskatzen ditu eta kostua jasan ezina litzateke bere sendiarentzat, hileko 8.000 euro inguru behar baitira. Egoera honen aurrean, Petasen familia eta lagunek plataforma bat osatu zuten, diru mordoxka biltzeko era ezberdinak baloratuz. Petasen bi afizio handiak musika eta kirola ziren eta hementxe izan ziren Juanma Lillo, Real Sociedadeko entrenatzailea, Eñaut Zubikarai atezaina eta Petasen hiloba, Peli umorista, Iñaki Arratibel medikua eta txaranga, musikari, soziedade eta asoziazio ezberdinetako ordezkariak. Antolaketa horren ondorio izan da gaurkoa. Ostartea izan dugu goizeko poteoan eta euriek atseden hartu dute Tolosan, txaranga ezberdinen soinuak Tolosako alde zaharreko kaleetan lasai-lasai entzun ditugularik. Bazkaria Tingladon izan da eta garai horretan hasi dira zaparradak, baina bost axola! aterpean geunden-eta. Txaranga, dultzainero, txistulari, trikitilari eta nafar jotikak desafio egin diote eguraldiari (aterpean, klaro!) eta 700 pertsonetik gora urratu dituzte eztarriak bertan. Divinus Catering-en laguntza izan da otorduaren antolaketarako (300 otordu bere kontura izan dira!): menestra, txekor karrilerak, brazogitano, kafe, kopa eta Homenaje ardoa 25 eurotan. Izango dira ekintza gehiago: futbol partida bat Berazubin, Leidorren umore saioa, saski baten zozketa... Enpresa ezberdinen laguntza ere izan da eta bi kontu ireki dira norbanakoen laguntzak jaso ahal izateko:
Aupa, Petas! Burrunbazale Txaranga ere zurekin dago! Hementxe duzue Koskola Txaranga bazkariaren bukaeran.
December 01 MIKEL LABOA hil daJune 28 Ordiziako Musika Eskolak 25 urte bete dituAtzo Golden Apple Quartet, Donostiako laukoak, Herri Antzokian abestu zuen lehen aldiz.
Bukatu berria da ikasturtea, eta urte honetan guztian zehar Ordiziako Musika Eskolak bere 25. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari antolatu du. Atzokoak itxi zuen ospakizunen zerrenda. Badugu zer ikasia gure 25. urteurrena ospatzen dugunerako!
1986an sortutako taldeak musika, umorea eta errespetua uztartzen ditu. Loiola Garmendiak, Eduardo Errondosorok, Manuel Romanok eta Enrique Otxoak osatzen duten laukoa ezaguna da oso musikaren munduan. Hamaika emanaldi eta ekitalditan parte hartu du Golden Apple Quartetek, eta haien ahots-joko, xelebrekeria eta erritmoarekin entzuleak bereganatzen iaioak direla erakutsi dute. Ez zen giro atzo Ordizian! Inork ez zuen etxeratu nahi eta jende asko Garagardo Festara joan zen afaltzera; Musika Eskolakoek, berriz, Martinez jatetxean eman zioten bukaera urte luze eta aberats honi.
Burrunbazale Txarangak urte askotarako oparotasuna opa dizuegu!
May 02 El Código da ViciAlbiste honek ez gaitu zuzen-zuzen ukitzen, baina... Albistea "musika" denean, garrantzi berezi bat hartzen du guretzat. Hementxe aurki dezakezue aipatutako bitxikeria. Zuek esan!
|
|
|