Burrunbazale Tx...'s profileBurrunbazale TxarangaPhotosBlogLists Tools Help

Blog


    September 19

    Ordizia: Eskarabilako jaiak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Ez dugu zorte onik izan eguraldiarekin. Eskarabilan busti beharrean izan gara.

    Baina, Burrunbazalek badu eskarmentua honetan eta euriak ez du makalduko. Txupinazoa eta firi-firi segituan.

    Aupa, Burrunbazale!

    Goiza lasai joan zen. Txupinazoa Requejok bota zuen, bere despedida zen-eta. Ur gehiago esperoko zuen nonbait, neoprenozko jantziekin azaldu baitzen. Zorionak, Requejo jauna! Ez damutu ezkondu baino lehen, e?

    Aktuazioaren ondoren, indarrak errekuperatu behar eta Aldasoro tabernara joan ziren txarangeroak, hango albondiga mitikoak jatera! Ene! Berriz ere jotzeko moduan, bai!

    Tragoak ere erruz atera zituzten Eskarabilan eta gure esker ona hantxe geratu zen.

    Arratsaldeko diana Aldasoro aurrean egin zen, Eskarabilako udala balitz bezala, eta bukaera, berriz, karpan. Asko jo zuten danborradan eta airerik gabe geratzeko zorian izan ziren.

    Esker bereziak eman behar dizkiogu Amaiari, ederki lagundu baitzigun arratsaldean. Zer izango zen hura bera
    etorri ez balitzakigu! Aupa, Amaia eta aupa, Burrunbazale!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    September 06

    Ordiziako Euskal Jaiak (2 egun)

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Arbolaren lara-larak entzutean, atera ginen denok balkoira. Ez zen giro Burrunbazaleren inguruan! Egia da garai horretan umeak eta bere gurasoak izaten direla dantzan... Gazteak indarrak erreserbatu nahian nonbait!

    Gure txarangero gazteak ez dute indarrak ahitzeko beldurrik, nonbait! Guk, euskaraz abestu zuten gogoz eta Baila, negra etorri zen gero, broma batean. Los conformes abestu zuten ganberro-ganberro, bueltaka, eta inguruan zeuden haurrak imitatu nahian hasi ziren.

    Erraldoiak erretiratu eta beste ordubetean, nekerik gabe aritu ziren, firi-firi! Larga vida al rock&roll esan ohi dugu...Larga vida a la Burrunbazale diogu guk, Ordizian!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Ibarrako festak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Atzean geratu zaigu uda..., bukatu zaizkigu oporrak eta urte saio luzea geratzen zaigu lanerako... Uf!

    Gure txarangerok ez dira arpa jotzen aritu, hemen eta han ibili dira eta elkarrekin jotzeko astia ere hartu dute. Helduen tanborrada jo zuten Ibarran eta oso gustura aritu ziren. Ibarrakoekin entsegu bakarra egin zuten eta Ordiziako lainezak atzean utzi beharrean izan ziren: hura jotzea! Kale luze hartan ederki entzun zen danborren eta Burrunbazaleren soinua.

    Afaria ere ez zen makala izan: oilaskoa eta langostinoak nonahi! Itsasokoak eta Ibarrakoak. Larruebete jan eta... txarangero batzuek ez ziren hurrengo goizera arte erretiratu... Kotxe bila, biharamunean joan behar izan zuten!!

    Baina, gogoeta ederra geratu zen Ibarrako festaz. Bai, jauna!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    July 25

    Ordiziako festak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Ordiziarrak gara eta uztailaren 24ko txupinazoa ordiziarron artean egin genuen. Hantxe ziren Usabiaga ahizpak eta hantxe izan zen Burrunbazale ere.

    Oraindik ere, festak bero-bero gogoan ditugunean, hementxe duzue ordungo apuntetxo bat:
        
     
     
     
     

     
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Aspaldian idatzi gabe: Legorreta, Ordiziako Gaztetxearen Urtemuga, Ordizia Futbol Koadrilen arteko txapelketa...

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Denbora asko pasatu dugu ezer idatzi gabe. Baina Burrunbazale ez da geldi egon: Legorretako festetan bapo pasatu zuen danborrada eta guzti, Ordiziako Gaztetxearen urtemuga ezin ahaztu, txarangero hauen adina harrapatuz, Ordiziako Koadrilak egiten duten Futbol txapelketari ere amaiera eman zien...

    Tartean izan dituzte azterketak, kirolak, parrandak... Baina Burrunbazale daleketepego dabil!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    March 28

    Korrika

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Hemen da Korrika 16. Tuteran abiatu zen eta, 11 egunetan, 2.503 kilometro osatuko ditu; gau eta egun ibiliko dira korrika  Euskal Herri osoan, eta apirilaren 5ean, amaituko da, Gasteizen.
     
    Iruñea atzean utzi eta Gipuzkoarako bidean da. Donostiara iristean, Mikel Laboa abeslaria izango dute gogoan eta Donostiako Antiguo auzoan bere emazte eta alabak hartuko dute Korrikaren lekukoa.

    San Adrian, Azkoien, Faltzes, Pitillas, Erriberri, Lerga... eta ostegunean Ordizia! Baina Burrunbazalek ez du ostegunera arte itxaron eta gaur bertan hasi da puzka. Hotza Enparantza Nagusian, baina baliente-baliente hasi dira neska-mutilak txaranga inguruan elkartzen.
       
     
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    March 01

    Iñauteriak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Pasatu dira iñauteriak eta, pixkanaka, errekuperatzen joan gara. Burrunbazale Tolosan izan zen eta muturrak puztuta ekarri zituen. Bergarakoa ere ez zen txantxa izan! Larunbatean ez zen giro en la Euskadiprofunda! Ene!

    Orain, bare-bare gaude. Gerra ondorengo patxada gainean... Argazki batzuk ondo etorriko litzaizkiguke, baina ez dago bada...
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    December 27

    II. Burrunbazale Eguna

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Gaur gure txaranga II. Burrunbazale Eguna ospatzen ari da. Iazko esperientzia aparta izan zela eta aurtengoa ezin ospatu gabe utzi! Horregatik agertu zaizkigu txapela buruan, zuria baino zuriago! Euriak ere tartea utzi du, txarangaren doinuak entzun nahian edo...

    Ondo pasa Burrunbazale Eguna eta ondo amaitu urtea!
     
     
     
    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    October 26

    2008- Bai Euskarari Ordizian

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    2008-Burrunbazale-Euskara 006

     
    Aspaldiko partez, kontu kontari gatozkizue oraingo honetan.
    Ahaztu zitzaigun Eskarabilako festen berri ematea... Primeran ibili ginen, baina datorren urterako utzi beharko dugu kontu hori.
    Aste guztia daramagu Ordizian Bai Euskarari lelopean eta Burrunbazalek ere bere aletxoa jarri nahi izan du festa honetan. Atzo ikusi genuen txaranga ordiziarra, plenoal15 batean. Batzuek futbol partidua jokatzetik etorri ziren Izaletik eta besteak, berriz, saskibaloiko partidua jokatzera joan ziren su batean Donostiarantz. Tarte aparta eskaini zuten, ordea, motza eta bikaina. Hementxe utziko dizuegu tanta bat! Eta gainontzekoak betiko txokoan aurkituko dituzue:  http://www.youtube.com/user/Burrunbazale. Ea zuen gustukoa den!
      
          
     
    Ikusteko arazoak badituzue, hobeto ikusiko duzue bere helbidean: http://www.youtube.com/user/Burrunbazale 

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    July 24

    Ordiziako festak: txupinazoa

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Aurreko larunbatean hasi ziren haurren festak Ordizian.
    Bero galanta egin zuen eta betiko komitiba firi-firi joan zen bat bestearen atzean: txistulariak, erraldoiak, trikitilariak eta Burrunbazale Txaranga. Atzean, festaren gose zen konta ezininezko ordiziar pila saltoka geratu gabe.
    Errekorra egin zuen Burrunbazalek larunbatean, bide guztian zehar ez baitzuen trago bat ere edateko aukerarik izan. Geldiunetan, pieza bukatzen ari zen bitartean, taberna jendez betetzen zen eta tabernariek ez zuten begirune berezirik izan, txarangari berehala edariak ateratzen. Likido desiratua eskuratu baino lehen, komitibak aurrera egiten zuen eta Burrunbazale "de sekano" berriro ere! Txarangako kideren bat libratu egin beharko du horrelako lanetarako, ez baita broma sekulako bero zaharra denean, firi-firi lehor-lehor aritzea!

    Gaurkoan ez du Burrunbazalek txupinazoa jo, Lagunak txarangak baizik. Lainoak ditugu zeruan eta ez du larunbateko infernu hura ematen. Ea txaranga honek guk baino zorte hobea duen! Suziria gure Jon Urteagak bota du Barrenan.

    Bai. Barrenan izan da txupinazoa eta, harrigarria bada ere, momentu horretan udaletxeko grua lanean zebilen. Badakigu obrak luze joko duela, baina antolaketa kontua da udaletxea festatan kuxidade horretan mantentzea, itsusi, arriskutsu, erosotasunik gabe... Izango da arrazoiren bat...

    Burrunbazale Txaranga
    Idoiaga Plazan izango dugu berehala, El Albero zezenzaleen peñak antolatutako bigantxak eta koadrilen arteko IV. bigatxa futbol txapelketa alaitzen.

    Aupa, Burrunbazale! Ondo pasa festak!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    June 23

    San Joan bezpera

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    San Joan Bezpera iritsi da eta sua zain dago.

        

        

     

      

     

      

     

     

     

    Sorginak dantzan hasiko dira udako lehen akelarre honetan! Aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    June 15

    Boluntarioen I. Azoka

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    Atzo, Ordiziako Enparantza Nagusian Boluntarioen I. Azoka izan zen eta 14 elkartek eta taldek euren postuak jarri zituzten plazan informazioa banatzeko. Elkarteek euren saltokiak jarri zituzten plazan eta haietako batzuk postua erakusketekin edota umeentzako jolasekin osatu zuten.

    Guztira, hamalau izan ziren azokan parte hartu zuten elkarteak eta gizarte-boluntarioak: AECC Minbiziaren Aurka, AFAGI, Aspanovas Gipuzkoa, Atzegi, Babes Zibila, DYA, Gurutze Gorria, Fundacion Goyeneche-Herriak Elkarlanean, Gueske: Esperientzia Eskolako Ikasle ohiak, Jubilatuen eta pensionistaren elkartea, Karitas, Katxalin, Kimetz, Nagusilan eta Odol Emaileak.

    Boluntarioen Azokan musikarako tartea ere izan zen, Umore Ona abesbatzak, Ordiziako jubilatuen elkarteko kideek, emanaldia eskaini zuten. Era berean hortxe izan zen gure Burrunbazale Txaranga ere. Aspaldiko partez, eguraldi ederra izan zuen Burrunbazalek eta alaitasuna banatzeko aukerari ez zion muzin egin!
    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    May 31

    Aspanovas Ordizian II

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Eguraldi beldurgarria izan da Aspanovas Elkarteak antolatutako festan, baina giroak ez du huts egin. Burrunbazale firi-firi eta erraldoiak inguruan geratu gabe dantzan. Biharko kontzerturako tablatua jarrita zegoen, jada, eta gainean txikienak saltoka.

    Hementxe dituzue argazkiak eta, gehiago nahi izanez gero, Flickerren ere begira dezakezue.

    Aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations


    May 30

    ASPANOVAS Ordizian

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Aspanovas Elkarteak minbizia duten haurrentzako festa antolatu du larunbaterako, maiatzaren 31rako. Ordiziako Enparantza Nagusian izango da Aspanovas-Gipuzkoa elkartearen 10. urteurrena betetzen duen honetan. 17:00etan hasiko da eta 20:00etan bukatu. Hementxe duzue egitaraua:

    •  Tartean eskulan tailerrak izango dira: marrazketa, aurpegiak margotu...
    • Ondarroako erraldoiak izango dira.
    • Ordiziako Burrunbazale Txarangak alaituko du festa. Horregatik jarri dugu hemen!
    • Askaria, opariak... hurbiltzen den guztiarentzat.

    Festa dohain eta irekia izango da. Anima zaitezte! 

    Arazoak arazo, bizitzari txispa jartzen lagunduko du oraingo honetan ere gure Burrunbazalek!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Futbola

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Ordiziak eta Zumaiak preferente mailako partida historikoa jokatuko dute gaur Altamiran, 17:00etan. Ordiziak irabaziko balu, Ligako txapeldun izango litzateke eta Hirugarren Mailara igoko litzateke. 40 urte baino gehiago badira Ordiziako futbol taldea maila horretan aritu zenetik.

    Hantxe izango da Burrunbazale, animoak igo nahian, eta ordiziar asko izango dira lagun. Denok batera, irabaziko dugu!

    Aupa, Ordizia, eta aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    April 06

    Ampo Ordizia: Zorionak!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Un deporte de villanos jugado por caballeros.

    Hori omen da errugbia. Ez dakigu... Lana lepo ikusi dugu, izerdi franko, kolpeak nonahi... Uf! Ikusteak bakarrik nekatu egiten du!

    Burrunbazale Txaranga ere hantxe izan da, animatzen, txaloka batzuetan, firi-firi besteetan. Umeak dantzan gurasoak adi-adi dauden bitartean (partidara, ez umeengana!). Ez da partida lasaia izan, ez lasai irabaztekoa... Dar-darka azkenera arte.

    Oraintxe ari da Jon Luluaga Norgehiagokoa Goierri Telebistan kontatzen eta berriro ari gara sufritzen. Jonek txarangaren indarra eskertzen du eta guk eskertzen dugu bere esker ona. Burrunbazalek Ampo Ordiziaren garaipena nahi du. Aurreko partidan garagardoa txarangak berak ordaindu bazuen, gaurkoan errugbiaren kontura joan da, baina edozein eratara ere... 28-20!

     

    Denok irabazi dugulakoan gaude gustura. Hurrengora arte! Aupa, Ampo Ordizia eta aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    April 01

    Gaztetxearen urtemuga

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Urteak aurrera doaz denontzat eta gazteak zahartzen ari dira. Ez zen atzo goiza Ordiziako Gaztetxea jaio zenean eta ordungo gazteek beste gazte batzuei utzi diete tokia. Urtemuga dugu asteburu honetan, jaiaz gozatzeko aitzakia. Eta hantxe izango ditugu Burrunbazaleko gazteak, gazte sentitzen diren guztiei musika jartzen.

    Gaztetxeko22 urtemuga

    Burrunbazale Gaztesarean
    Aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Errugbia: martxoaren 16an

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Ahaztuta genuen martxoaren 16an Ampo Ordizia Errugbi taldea animatzera joan ginenekoa. Argazkia egunkarian ikusi dugunean akordatu gara. Aupa, txikos! Eutsi goiari eta zorte on!

    Burrunba Rugby

    Aupa, Burrunbazale!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations
    February 07

    TOLOSA: Inauteriak

    Upgrade your email with 1000's of cool animations

    Bigarren urtea dute Iurrekin iñauteritan. Iazkoan blai bukatu zuten. Aurten libratu dira... por los pelos!

    Ostegun gizen izan zen aurtengo estrenoa, gaueko hamaikak aldera. Iurre elkartean afaltzen ari ziren oraindik eta, bukatu bezain laster, alde zahar aldera joan ziren. Hura giroa! Ordubi eta erdiak aldera etxera. Eta hurrengo goizean ostirala, baina astelehena! Zer esaten ote zuten irakasleek bla-bla-bla?

    Igandekoa, berriz, ez zen txantxa izan. Goizeko bederatzietan jo behar zen diana eta arratsaldeko zazpi eta erdiak arte daleketepego ibili zen gure txaranga. Iurrekoek primerako hamaiketakoa eman zien eta bazkaria ere bapo egon zen. Txatarrilasek lortu zuen "a la de una" hastea. Edo ez? Xirimiriak ez zituen beldurtu -iazko eurijasei aurre egin ondoren...!-, baina, puzka eta puzka, arratsaldeko seiak aldera Burrunbazale neka-neka eginda bildu zen elkartera. Burrunbazalekin batera napar batzuk izan ziren eta jotika batzuk abesten hasi ziren. Txarangaren berpiztea lortu zuen eta, tronpeta firi-firi hasi zenean, tremendo delirio, berriz ere! Doinu inkonfesableak izan ziren, baina eguna bukatua zen, jada. Gaua hasteko ordua, baina instrumentorik gabe! Hura giroa!

    Burrunbazaleko batzuk azterketetan zeuden, hura pena!,  eta beste batzuk aste honetan hastekotan, ai, ai, ai! Solidaridazkoneloprimido!

    Segi horrela, Burrunbazale, eta hurrengora arte! Larga vida al rock&roll!

    Upgrade your email with 1000's of cool animations